Julen Egiguren finalaren atarian gelditu da

Mailo Oiarzabal 2024ko mai. 18a, 11:07

Julen Egiguren, artxiboko irudian.

Maila ederrean aritu zen azpeitiarra atzo Amurrion, Buruz Buruko Serie B txapelketaren finalaurrekoan, baina Agirreren kontra 22-19 galdu zuen azkenean, partida gogor eta luzearen ostean.

Ez zuen urruti izan, baina azkenean ihes egin zion Julen Egigureni Buruz Buruko Serie B txapelketaren finalerako txartelak atzo Amurrion (Araba).

Azpeitiarrak eta Asier Agirrek partida ona, gogorra, borrokatua, oso parekatua eta luzea jokatu zuten. Finalerako bigarren txartela –lehen partidan Larrazabalek aiseago lortua zuen berea, Salaberria 22-8 gaindituta– oso garesti jarri zen, eta iruindarrarentzat izan zen azkenean, 22-19 emaitzarekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide