Viles eta Uria, Espainiako Koparen txapeldunorde Realarekin

Mailo Oiarzabal 2024ko mai. 19a, 12:16

Realaren taldekideak, Uria eta Viles tartean, txapeldunordearen oroigarria jaso ondoren. (Eusko Legebiltzarra)

Erdilariak Bartzelonak 8-0 irabazi zuen finalaren azken minutuak jokatu zituen, eta aurrelariak ez zuen jokatu.

Aurreikuspen okerrenak bete ziren atzo Realarentzat Zaragozako (Aragoi, Espainia) La Romareda zelaian. Espainiako Koparen finalean, Bartzelona ahalguztidunak ez zion ezustekoari zirrikiturik utzi eta 8-0 hartu zuen mendean Donostiako futbol taldea.

Porrotaren mingarria alde batera utzita, Reala Espainiako Koparen txapeldunordea da, eta lorpen horren parte izan dira txuri-urdinen talde nagusian ari diren bi azpeitiarrak, Elene Viles eta Mirari Uria. Biek aulkian ekin zioten finalari. Vilesek azken minutuak jokatu zituen, 81. minutuan Emmaren ordez zelairatuta; Uriak, aldiz ez zuen zelairatzeko aukerarik izan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide