Skuterrak Vespa Lambretta Klubak antolatuta, aurten ere Azpeitian ari dira egiten urteroko Scooter Topaketa. Gipuzkoako hainbat herritako 40 bat motorzale elkartu dira plazan 10:00etatik aurrera; han jarrita zegon karpapean joan dira jartzen beren Vespa eta Lambretta klasikoak, eta igande goizeko ordu horietan plazan jende gutxi zebilen arren, bat baino gehiago hurbildu dira motorrak zeuden tokira, horiek gertutik ikusteko.
Guztira 40 bat moto batu dituzte karpa azpian. 11:00 aldera hasi dira motorrak pizten, eta hamar minutu geroago abiatu dira scooterzaleak plazatik, eguneko txangoa egiteko. Euriaren beldur ziren plazan elkartzen hasi direnean, eta horren arabera irteera laburtzeko aukerak aztertzen ari ziren antolatzaileak; baina plazatik irten direnerako argitzen hasia zen zeruan, eta aurreikusitako ibilbidea osatzeko moduan izango zirelakoan joan dira kostaldera.
Handik bueltatzen direnean, Sanagustin kulturgunean elkartuko dira scooterzaleak mahaiaren bueltan, bazkaltzeko. 36 lagunek eman dute bazkarirako izena.