Lehen mailara igotzea lortu du Disdira Bitxitegia ISBk

Nerea Uranga 2024ko mai. 20a, 09:47

Disdira Bitxitegia ISB taldekoak atzo finala irabazi berritan. (Iraurgi SB)

Lauko finala jokatu du asteburuan Iraurgiko gizonezkoen bigarren taldeak,  eta atzo Araberri Basketen kontra finala irabazita, maila bat gora egin du. Bestelako emaitza izan du Espainiako Txapelketan kadete nesketako Moviltek ISBk; galdu egin dute.

Seniorretako mutilen Bigarren Mailako Disdira Bitxitegia ISB taldeak Lehen Mailara igotzeko lauko finala jokatu zuen asteburuan, Leioako Askartza Claret ikastetxean (Bizkaia); eta neurketa biak irabazita, Lehen mailara igotzea lortu du. Larunbat arratsaldean, Loiola Indautxuren kontrako finalaurrekoa 85 eta 71 irabazi zuen David Rodriguezek zuzentzen duen taldeak. Atzo, igandea, berriz Araberri Basketen kontrako finala jokatu zuten, eta Iraurgiko gizonen bigarren taldea izan zen nagusi, 83 eta 75 irabazita.

Asteburuan, kadete nesketako Moviltek ISBk, berriz, Espainiako txapelketa jokatu du Galizian. Talde honek, ordea, 63 eta 72 galdu zuen Traumacor Culleredoren aurka.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide