"Lan erreformaren mugak" aztertuko ditu LASek ostiralean Sindikatu Zaharrean

Maialen Etxaniz 2024ko mai. 21a, 12:55

LASek eskainitako tailer bateko irudia. (Urola Erdiko Kontseilu Sozialista)

Laneko Autodefentsa Sareak lan erreformaren balorazioa eta egungo egoeraren azterketa egingo du 18:30ean hasita, Sindikatu Zaharrean. 

Bi urte bete ditu lan erreforma berriak, eta horren harira, hitzaldia antolatu du Urola Erdiko Laneko Autodefentsa Sareak (LAS) ostiralerako, hilaren 24rako. Hain zuzen, erreforma horrek "ekarri dituen aldaketen balorazia" egingo dute. Horrez gain, prekarietatearen ertzak izango dituzte hizpide: "Langileon lan egoera prekarietateak ezaugarritzen duela erakusten saiatuko gara, ezegonkortasuna eta bizi baldintza okerrak areagotzen ari baitira". 

Etengabeko prekarietatea borrokatu; lan erreformaren mugak aztergai izenburupean antolatu dute hitzaldia. Saioa irekia izango da, eta 18:30ean hasiko da, Sindikatu Zaharrean. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide