Larunbatean irekiko dute berriro Baigera II

Maialen Etxaniz 2024ko mai. 22a, 16:05

Sanjuandegiko Baigera II, kanpotik. (Azpeitiko Udala)

Hilabete luzez egon da itxita Sanjuandegiko adinekoen taberna. Astean zehar, 09:30etik 21:00etara arteko ordutegia izango du taberna-jatetxeak, eta asteburuetan 23:00ak artekoa.

Azpeitiko Udalak iragarri duenez, zapatuan irekiko dute Sanjuandegiko adinekoen Baigera II taberna. Azken hilabeteetan lokala itxita egon da, eta ez dute zerbitzurik eskaini. Udalak azaldu duenez, larunbatean hasiko da martxan berriro.

Astean zehar, 09:30etik 21:00etara arteko ordutegia izango du taberna-jatetxeak, eta asteburuetan 23:00ak artekoa. Astelehenetan, berriz, itxita egongo da. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide