San Martin egoitzako, Gautenako, Antxieta etxeko Goienetxe fundazioko eta Juan Antxieta musika eskolako kideen emanaldiarekin hasi zen atzoko Kontzertua familian izeneko emanaldia Sanagustin kulturgunean. Haiek bi pieza interpretatu zituzten, eta segidan, musika eskolako hainbat ikaslek beste hainbat doinu eskaini zituzten: ama-alabak, lagun bereziak, senitartekoak... taldeak osatuta. Hainbat musika instrumentu entzuteko aukera ere izan zen, hala nola pianoa, txirula, txistua, gitarra, panderoa, trikitia...
Gaur arratsalderako beste bi hitzordu prestatu ditu musika eskolak Sanagustinen, Udaberriko Kontzertuak egitasmoaren barruan. 18:30ean, "instrumentu popurria" deitu dioten tartean, hainbat musika tresna jotzen dituzten ikasleek egingo dituzte emanaldiak; 19:30etik aurrera, berriz, piano ikasleen txanda izango da.