Sanjuandegiko festak 2024

Bihar irekiko dituzte barrakak Sanjuandegin

Mailo Oiarzabal 2024ko mai. 23a, 15:04

Epaitegiko plazan jarri dituzte aurten ere Sanjuandegiko festetarako barrakak. (Nerea Uranga)

Gaur zortzi, maiatzaren 30ean, izango da Barraka Eguna, eta txartelak modu hobean salduko dituzten arratsalde horretan. Gainera, egunero musika kenduko dute 17:00etatik 18:00etara, eta asteburu honetarako aniztasun funtzionala duten pertsonei zuzendutako ordutegi bereziak ere ezarri dituzte barraketan.

Bihar, Umeen Egunaren bezperan, irekiko dituzte Sanjuandegin barrakak. Udalak jakinarazi duenez, txartel solteak 2,50 eurotan eta bost txarteleko sortak 10 eurotan salduko dituzte aurten. Gaur zortzi, maiatzaren 30ean, izango da aurtengo Barraka Eguna, eta txartelak modu hobean salduko dituzten arratsalde horretan: 1,50 eurotan.

Bestetik, Marea Urdinaren eta udalaren elkarlanaren ondorioz, aurten ere aniztasun funtzionala duten pertsonei zuzendutako hainbat neurri hartu dituzte. Horrela, barrakak irekitzen dituzten egun guztietan ordubetez, 17:00etatik 18:00etara, musika kenduko dute barraketan. Eta asteburu honetarako, zapatuan zein igandean, aniztasun funtzionala dutenentzako ordutegi berezika ezarri dituzte: zapatuan, hilak 25, 16:00etatik 17:00etara izango dute horiek bereziki beraiei gordetako tartea; eta igandean, hilak 26, 11:00etatik 12:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide