Dislexia izan dute hizpide Basazabal jauregian

Intza Trula 2024ko mai. 24a, 10:45

Inga Segurola eta Izaskun Ortiz hitzaldia eskaintzen, atzo, Basazabal jauregian. (Nerea Uranga)

Atzo, Burmuina, hezkuntza eta dislexia izenburupean eskaini zuten hitzaldia Inga Segurolak eta Izaskun Ortizek. Hogeita hamar lagun inguruk adi entzun zituzten Dislegiko kideen azalpenak.

Burmuina, hezkuntza eta dislexia hitzaldia eskaini zuten atzo Dislegi Gipuzkoako Dislexia elkarteko Inga Segurolak eta Izaskun Ortizek Basazabal jauregian. Irakasleak, gurasoak eta hezitzaileak joan ziren hitzordura, hogeita hamar lagun inguru guztira. 

Dislexia zer den eta dislexia dutenek zer zailtasun dituzten azaltzeko asmoarekin antolatu zuten hitzaldia Dislegik eta Azpeitiko Udalak elkarlanean, eta horrez gainera, dislexiaren gaineko erakusketa era zabaldu dute. Betharrameko aretoan egongo da ikusgai igandera arte: gaur 18:00etatik 20:00etara eta larunbatean eta igandean 12:00etatik 14:00etara.

'Burmuina, hezkuntza eta dislexia' hitzaldia, atzo, Basazabal jauregian. (Nerea Uranga)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide