Udaberriko kontzertuetako lehen saioa eskaini dute Juan Antxieta musika eskolakoek

Nerea Uranga 2024ko mai. 24a, 11:19

Hainbat instrumentu entzuteko aukera izan da musika eskolako ikasleen eskutik Sanagustin kulturgunean eskainitako bi emanalditan. Ekainerako bi hitzordu ere badituzte Juan Antxietako musikari gazteek.

Udaberriko Kontzertuak egitasmoaren barruan, Juan Antxieta musika eskolakoek bi emanaldi eskaini zituzten atzo arratsaldean Sanagustin kulturgunean. 18:00etan hainbat instrumentu jo zituzten musikari gazteek, eta segidan, 19:30etik aurrera, piano ikasleen txanda izan zen.

Datorren hilean ere bi kontzertu eskainiko dituzte Juan Antxieta musika eskolakoek; ekainaren 5ean, Sanagustinen izango da, eta ekainaren 12an ikasturte bukaerako kontzertua eskainiko dute Soreasu antzokian.

Juan Antxieta musika eskolan datorren ikasturterako matrikulazio epea zabalik dute maiatzaren 31ra bitartean. 2 urtetik gorakoentzako eskaintza zabala du, eta informazio gehiago jaso nahi duenak antxieta@antxieta.eus helbide elektronikora idatzi dezake edota 656 00 80 40 telefono zenbakira deitu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide