Sanjuandegiko festak 2024

Mantangorri noiz sortu zen jakiteak saria izango du

Erredakzioa

Zein urtetan atera zuten lehendabizikoz Mantangorri? Galdera horri erantzun behar dute herritarrek, eta asmatzen duten guztien artean Gukaren udako produktu sorta eta Azpeitia Gukarako urtebeteko harpidetza digitala zozkatuko dira.

Bihar, larunbata, hasiko dira Sanjuandegiko festak. Sei egunetako egitarau oparoa prestatu du XJ Auzolaneak, eta jaien harira, Azpeitia Gukak zozketa antolatu du. Parte hartu nahi dutenek ekainak 2ko 24:00etara arte izango dute aukera.

Zein urtetan atera zuten lehendabizikoz Mantangorri? Urtea asmatzen dutenen artean Gukaren udako produktu sorta eta Azpeitia Gukarako urtebeteko harpidetza digitala zozkatuko dira.

Parte hartu hemen.

Zorte on!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide