Ibai Angulok irabazi du Euskal Herriko Gazteen Kilometro Bertikaleko txapela

Nerea Uranga 2024ko mai. 25a, 09:31

Ibai Angulo atzo Zegama-Aizkorri Gazteen Kilometro Bertikaleko podiumean.

Zegama-Aizkorri Gazteen Kilometro Bertikaleko probaren barruan jokatu da Euskal Herriko txapela, eta urrestildarra nagusitu da.

Atzo arratsaldean jokatu zen Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikala, eta proba berean Euskal Herriko txapelketa. Gazteen mailan gizonezkoetan aurrena Ibai Angulo urrestildarra izan zen, ibilbidea 36.26ko denboran eginda. Probako txapelketa irabazita, Euskal Herriko Gazteen Kilometro Bertikaleko txapela ere lortu zuen Angulok.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide