Bi urte bete ditu lan erreforma berriak, eta horren harira, Urola Erdiko Laneko Autodefentsa Sareak (LAS) hitzaldia antolatu zuen atzo arratsalderako Etengabeko prekarietatea borrokatu; lan erreformaren mugak aztergai izenburupean. Alde batetik, "erreforma horrek ekarri dituen aldaketen balorazia" egin zuten saioan; eta bestetik, prekarietatearen ertzak izan zituzten hizpide. Hainbat izan ziren hitzaldia entzutera Sindikatu Zaharrera bertaratu ziren herritarrak.