Gaur goizean jokatu da Zaldibiako 15 kilometroko eta mila metro desnibeleko proba motza, 215 korrikalarik parte hartuta. Maite Etxezarreta azpeitiarra nagusitu da emakumezkoetan, eta honek gainera probaren errekorra hautsi du. Etxezarretak 1:24.30 denboran bukatu du lasterketa, eta bigarren egin duen Maria Ordoñezi ia bi minutuko aldea atera dio (1:26:15). Zaldibiako plazatik eta Ausa Gazteluza joan-etorria egin dute.