Atzo arratsaldean hasi zituzten Nuarbe auzoan Trinitate jaiak. Gaur, Trinitate egunez, eguerdi artean Jose Mari Orbegozoren Dantzaki aretoko dantzen eskolako ikasleen emanaldia izan da. Haur, gazte eta helduek parte hartu dute dantza erakustaldian, eta jende asko bildu da ikuskizunaz gozatzera. Bien bitartean, auzoko frontoian luntxa eskaini diete herritarrei.
Arratsaldean, 16:00etatik aurrera, sokamuturra izango da Nuarben, eta ondoren, afal aurretik eta ondoren erromeria izango da Laja eta Narbaiza trikitilariekin.
Bihar, astelehena, Trinitatte Bigarrena ospatuko dute Nuarben. 17:30etik aurrera, haurrentzako jolasak, tailerrak eta txokolate jana prestatu dituzte. Festak bukatzeko, berriz, 21:30etik aurrera erromeria izango da Izer eta Alabier trikitilariekin.