Jende ugari bildu da Trinitate jaietako sokamuturrean

Intza Trula

Atzo, igandea, Nuarbeko Trinitate jaietan bi orduz ibili zen zezena Nuarbeko kaleetan zehar. Gaur agurtuko dituzte jaiak auzoan, umeentzako jolasekin eta erromeriarekin.

Jende ugari ibili zen atzo arratsaldean Nuarbeko Trinitate jaietan antolatutako sokamuturrean. 17:00etan atera zuten zezena kalera, eta bi orduz ibili zen auzoko kaleetan zein plazan zehar. 

Gaur agurtuko dituzte hiru egunez luzatu diren festak Nuarben, eta horretarako umeen jolasez, tailerrez eta txokolatadaz gozatzeko aukera izango da 17:30etik aurrera. 21:30etik aurrera, berriz, Izerren eta Alabierren erromeriak dantzan jarriko du plaza. 

(Argazkiak: utzitakoak)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide