Jon Gurrutxagak irabazi du Gipuzkoa Bertsotanen bigarren itzuliko Alegiako saioa

Nerea Uranga 2024ko mai. 27a, 10:06

Jon Gurrutxaga bertsolaria atzo Alegian Gipuzkoa Bertsonetako saioan. (Bertsozale)

Gipuzkoa Bertsotaneko bigarren itzuliko lehen asteburua izan da, eta lau saio egin dituzte. Jon Gurrutxagak eta Oier Etxeberriak atzo arratsaldean Alegiako saioan abestu zuten.

Joan den asteburuan hasi dute Gipuzkoa Bertsotaneko bigarren itzulia, eta lau saio egin dituzte: larunbatean, Antzuolan eta Pasaian eta atzo, igandea, Alegian eta Usurbilen. Jon Gurrutxaga eta Oier Etxeberria azpeitiarrek atzo Alegian kantatu zuten, eta puntu gehien lortuta, Gurrutxagak irabazi zuen saioa. Aretoa jendez gainezka eta sarrerak agortuta jokatu zen.

Gurrutxagaz eta Etxeberriaz gainera, Endika Igarzabalek, Eli Pagolak, Ane Belokik eta Iker Ormazabalek abestu zuten Alegiako saioan.

Honakoa da Alegiako saioaren sailkapena:
1- Jon Gurrutxaga: 341 puntu.
2- Endika Igarzabal: 325,5 puntu.
3- Eli Pagola: 313 puntu.
4- Ane Beloki: 306,5.
5- Oier Etxeberria: 305,5.
6- Iker Ormazabal: 281,5.

Gipuzkoa Bertsotaneko sailkatu den beste bertsolari azpeitiarra Urko Egaña da. Honek ekainaren 2an Hernaniko saioan parte hartuko du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide