Oñazko errepidea aldika itxi egingo dute, konponketak tarteko

Nerea Uranga

Oñatz auzorako errepidea.

Azpeititik Oñatzera arteko errepideko ezponda bat konpondu behar dute, eta horretarako, tarteka errepidea itxi beharra daukate. Lanak aste honetan bukatzea aurreikusita dute.

Gaurtik aurrera Azpeititik Oñatzerako GI-3181 errepidea zenbait ordutan itxi egingo dute, konponketa lanak egin behar dituztelako. Hain zuzen ere, ezponda bat konponduko dute harri-lubeta bidez, eta, horretarako, beharrezkoa izango dute errepidea 1+630 kilometro-puntuan ixtea. Lanek astebete iraungo dutela aurreikusi dute.

Ohi bezala sartu ahal izango da errepidera, baina etenda egongo da lanak egiten ari diren puntutik aurrera, honako ordutegian: 08:45etik 13:00etara eta 14:00etatik 17:00etara. Kasu jakinetan, errepidea moztuta egon arren, pasatzeko aukera egongo da, baina ahal duten neurrian beste bide batzuk erabiltzeko eskatu diete bizilagunei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide