Iraurgi saskibaloi elkartearen 50. urteurrenari lotutako ekintzen barruan, saskibaloi klubaren bost hamarkadetako ibilbidea jasotzen duen dokumentala egin dute; Hiru hiru da bere izenburua. Ikus-entzunezkoa ekainaren 13an, 19:00etan, Azpeitiko Soreasu antzokian estreinatuko dute.
Ekainaren 14an, berriz, dokumental hori Azkoitiko Baztartxo antzokian erakutsiko dute, 19:00etan.