Arratoien izurria gelditzeko neurriak hartu ditu Azpeitiko Udalak. Oraingoz, Lasaon eta Zelai Luzen ari dira arratoi garbiketa egiten, horretarako kontratatutako enpresa baten eskutik. Udalak jakinarazi duenez, "herritar mordo bat kexatu da arratoi asko zebilelako, bai Zelai Luzen eta bai Lasaon". Hori dela eta, izurri edo plaga horiek kontrolatzeko enpresa bat kontratatu dute, eta tratamendu berezia egingo dute egunotan.
Tratamendu horrek kalteak eragin ditzake maskotetan. Hori dela eta, garbiketa iragartzeko kartel horiak jarri dituzte arrisku eremuetan.