Hilero bezala, odol ateraldia egingo dute bihar, asteazkena, 16:30etik 20:00era, Soreasuko pasabideko parrokiaren lokalean.
Odola emateko, Gotatanta.eus webgunearen bidez eman daiteke izena. Dena den, telefonoz izena emateko ohitura dutenek horrela egiteko aukera izango dute, odol emate egunean bertan edo bezperan 943-00 78 84 zenbakira deituta, 08:30etik 13:30era.
Odol emaileen elkarteko kideek herritarrak animatu dituzte odola ematera.