Larunbatean hasiko dituzte Elizkaleko Korputz jaietako ekitaldiak. Izan ere, egun horretan kale horretako festetan tradizio bihurtu den Erratz Txapelketaren 35. edizioa jokatuko dute, 16:00etan hasita, Mendizale tabernan. Karta jokoan parte hartzeko izena tabernan bertan eman behar da.
Elizkaleko korputzak ofizialki ekainaren 6an hasiko dituzte, 18:00etan, eta ekainaren 8ko gauerdira arte festa giroa nagusituko da kale horretan. Ekainaren 8an, larunbatean, egingo dute lagunarteko afaria Main tabernan, eta afarira joan nahi dutenen taberna horretan eman beharko dute izena.
Egitaraua:
- Ekainak 1, larunbata. 16:00etan, 35. Erretz Txapelketa, Mendizale tabernan. Izen ematea, txapelketaren aurretik tabernan bertan.
- Ekainak 6, osteguna.
18:00. Jaien hasiera Juan Antxieta musika eskolako gaztetxoen kalejira.
19:00. Meza, kaleko hildakoen alde. - Ekainak 7, ostirala.
18:00. Juan Antxieta musika eskola gaztetxoen kalejira.
19:30. Kantujirakoen kalejira.
20:30. Jauregi eta Garazi trikitilariekin erromeria. - Ekainak 8, larunbata.
13:00. Itsasi taldeko dantzarien saioa.
19:30. Trikirilariekin kalejira.
20:00. Lagunarteko afaria, Main tabernan. Afarirako izena tabernan bertan eman behar da.
22:30. Imuntzo eta Beloki trikitilarien emanaldia.
24:00. Zozketako zenbaki irabazlea aterako dute.