Sanjuandegiko festak 2024

Karpa muntatuta, festan hasteko prest daude Sanjuandegin

Maialen Etxaniz 2024ko mai. 29a, 19:47

Sanjuandegiko festetarako karpa, muntatuta.

Gaur muntatu dute karpa egunean zehar, eta gaur bertan hasiko dira festetako ekitaldiak. Hain zuzen, Sanjuandegiko festetan hitzordu kutuna den bertso afaria egingo dute gaur, 21:00etan hasita. Bihar ere izango da zertaz gozatua, baina Mantangorri ostiralean iritsiko da auzora. 

Karpa muntatuta, hasi da Sanjuandegiko festetarako atzera kontaketa. Gaur, asteazkenez, muntatu dute karpagunea ohiko lekuan, eta XJ Auzolanean taldeko kideak hasi dira azken prestaketa lanetan.

Mantangorri Sanjuandegira ostiralean iritsiko den arren, ziurrenik hainbat lagun gaur bertan hasiko da auzoko festak ospatzen, jaien barruko egitarauari irekiera ematen baitio bertso afariak. 21:00etan hasiko da afaria Baigera II jatetxean, eta kantuan ariko dira Iker Zubeldia eta Andoni Egaña. 

Hona hemen datozen egunetako egitaraua, osorik: 

Maiatzak 29, asteazkena

21:00. Bertso afaria, Baigeran. Andoni Egaña eta Iker Zubeldia ariko dira kantuan.

Maiatzak 30, osteguna

19:00. Kantu jira eta pintxo poteoa.

21:00. Mus Txapelketako izen-ematea.

22:00. Mus Txapelketa, Ongi Etorri erretegian.

22:00. Iluntze musikatua, Sembrando Kaos eta Sheldons taldearekin.

Maiatzak 31, ostirala. Gazte Eguna

15:00. Kafea eta auzo lana.

19:00. Mantangorriren ongietorria.

19:05. Kalejira buruhandiekin, erraldoiekin eta trikitilariekin.

20:00. Zestoako Batukada.

21:00. Gazte afaria.

23:00. Areto dantzen emanaldia.

23:00. Kontzertuak karpan: Mehatxuka, Jipoituak eta Laket.

Gainera, herriko DJak txosnan: Jos_U, House One, P4ul.

Ekainak 1, zapatua. Auzo Eguna

10:30. Xake Txapelketa.

11:00. Judo erakustaldia.

13:00. Udal Musika Bandaren kontzertua.

13:30. Triki-pintxo-poteoa.

15:00. Auzo bazkaria. Ondoren, bingoa.

18:30. Txokolatada.

19:00. Elektrotxorongoa, erraldoiak eta buruhandiak.

20:00. Parrillada, Kontseilu Sozialistaren eskutik.

20:00. X. Trikitixa emanaldi berezia. Trikifree

22:00. Kontzertuak: Street Wise eta Los Zopilotes Txirriaos.

Ondoren, Tinz DJaren emanaldia karpan.

Ekainak 2, igandea

06:00. Txokolatada.

07:00. Zezena eta jolasak.

09:00. Salda.

12:00. Dantzari txikien emanaldia.

16:30. Zumba parte-hartzailea, adin guztietako herritarrentzako.

18:30. Herri kirol erakustaldia.

19:45. Boletoen zozketa.

20:00. Mantangorriren agurra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide