Scooter jaialdia egingo dute ekainaren 8an Izarraitz skate parkean

Maialen Etxaniz 2024ko mai. 30a, 11:11

Egun horretan, federatuen scooter freestyle mailako Euskadiko txapelketa jokatuko dute Izarraitz skate parkean. Era berean, federatu gabekoentzako txapelketa irekia prestatu dute.

Arauntza Riders eta YK Riders klubetako kideek aurreneko scooter jaialdia antolatu dute ekainaren 8rako. Egun horretan, federatuen scooter freestyle mailako Euskadiko txapelketa jokatuko dute Izarraitz skate parkean. Era berean, federatu gabekoentzako txapelketa irekia prestatu dute. Azpeitiko klubak OMK Indoor-ekin elkarlanean antolatu du jaialdia. 

10:00etan irekiko dute izen-ematea. Ondoren, 10:30etik aurrera, librean aritzeko tartea izango dute parte-hartzaileek. Arratsaldean, 16:00etan hasita, erakustaldia izango da, eta ondoren sari banaketa egingo dute. 

Egun guztian zehar, denda eta musika jarriko dituztela aurreratu dute antolatzaileek. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide