Sanjuandegiko festak 2024

Itaiak jakinarazi ditu etxeratze kolektiboen ordutegiak

Maialen Etxaniz 2024ko mai. 30a, 12:08

00:30ean, 02:30ean eta 04:00etan jarri dituzte hitzorduak Lasa dendaren parean. Era berean, telefono zenbaki bat jarriko dute eskuragarri Sanjuandegiko festek irauten duten bitartean: 613 637 385.

Etxeratze kolektiboak antolatu ditu Itaiak Sanjuandegiko festetarako. Gaur jakinarazi ditu ordutegiak, eta honako hauek izango dira: 00:30ean, 02:30ean eta 04:00etan egingo dituzte etxeratzeak. Lasa dendaren parean elkartuko dira etxeratzeetan parte hartu nahi duten lagunak. 

Horrez gain, erasoei aurre egiteko protokoloa jarriko dute martxan karpagunean eta txosnan. Edozein erasoren aurrean 613 637 385 telefono zenbakira dei daitekeela gogorarazi dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide