Bi irteera antolatu ditu Baigerak bazkideentzat: ekainaren 13an Urkiola bisitatuko dute, eta 15ean Urkuluko urtegira joango dira. Jakinarazi dutenez, dagoeneko zabaldu dute bi irteeratan izena emateko aukera, eta ekainaren 12a izango da horretarako azken eguna.
Hala, ekainaren 13an, osteguna, 08:30ean elkartuko dira San Martin egoitzan, eta Urkiola bisitatu ostean Gasteizko Olarizu jatetxean bazkalduko dute. 35 euro ordaindu beharko dituzte joan nahi dutenek.
Ekainaren 15ean ere 08:30ean jarri dute hitzordua, San Martin egoitzan. Urkuluko urtegia bisitatu ondoren hamaiketakoa egingo dute indarrak berreskuratzeko, Eguzki tabernan. Irteera honetan izena emateko 15 euro ordaindu beharko dira.