Urolako Napar Zuzterrak taldeak antolatuta, Luis Alberdi arkitekto azkoitiarra Azoka Plazan izan zen atzo arratsaldean, baserriaren arkitekturak Gipuzkoan izan duen bilakaeraz hitz egiten. Baserriaren arkitekturaren historia Gipuzkoan izenburupean eskaini zuen saioa, eta jende ugari bildu zen aretoan, arkitektoaren azalpenak entzuteko.
1978. urtean hasitako lanaren ostean, baserrien arkitekturaren inguruko liburu bat ondu du Alberdik. Urolako Napar Zuzterrak taldearen arabera, "Gipuzkoako baserriei buruz inoiz egin den lanik onena da, zalantza izpirik gabe".