Asteazkeneko bertso afariarekin motorrak berotu ostean, jai giroan murgilduta jarraitzen dute Sanjuandegi auzoan. Atzo, ostegunez, mus txapelketa egin zuten urteroko gisan Ongi Etorri erretegian, eta, guztira, 81 bikotek parte hartu zuten karta jokoan. Dani Garcia eta Julen Eizmendi azpeitiarrak nagusitu ziren lehian, Xabi eta Aner sailkatu ziren bigarren, Juan eta Jabier hirugarren eta Axier eta Mikel laugarren.
Mus txapelketaren aurretik, 19:00etan hasita, Kantu Jira taldekoak aritu ziren giroa alaitzen, eta pintxo poteoa izan zen aldi berean. Gainera, iluntze musikatua izan zen Garoa tabernaren kanpoaldean. Sembrando Kaos eta Sheldons taldeak aritu ziren zuzenean, eta jende ugari bertaratu zen.