Lagun Onak Eguna ospatuko dute bihar

Intza Trula 2024ko mai. 31a, 15:00

Iazko Lagun Onak Eguneko une bat. (Aitziber Arzallus)

Goizean zehar futbol partidak jokatuko dituzte, eta txupinazioa ere botako dute. Eguerdi partean bazkarirako elkartuko dira, eta jarraian egingo dute sari banaketa.

Lagun Onak Eguna ospatuko dute bihar Azpeitian. 09:30etik hasita futbol partidak jokatuko dituzte Garmendipe zelaian, eta 11:00ak aldera botako dute txupina. 14:30ean Kiruri jatetxean bazkalduko dute jokalariek, entrenatzaileek, laguntzaileek eta gainerako kideek. Amaitzeko, 17:30ean, denboraldiko sari banaketari ekingo diote. Bertan talde bakoitzeko goleatzailerik eta jokalaririk onenak sarituko dituzte. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide