Patinaje ikastaroak eskainiko dituzte ekainaren 17tik 28ra

Intza Trula 2024ko eka. 1a, 09:00

Patinak.

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta helduentzako ikastaroak izango dira, astelehenetik ostiralera, arratsaldez. Izen ematea zabalik dago jada.

Haurrentzako zein helduentzako patinaje ikastaroak antolatu dituzte Azpeitiko Udalak eta Eraldatuz Euskal Irristaketa taldeak elkarlanean, eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko aukera. Jakinarazi dutenez, ekainaren 17tik 28ra izango dira ikastaroak, astelehenetik ostiralera, arratsaldez. Hiru talde osatuko dituzte patinatzaileek: HH5etik LH3ra bitarteko ikasleek talde bat osatuko dute, LH3tik LH6ra bitartekoek beste bat, eta helduek beste bat.

Izena ematea aste bakarrerako edo bietarako egin daiteke, eta bi modu daude horretarako: igerilekua@azpeitia.eus helbidera idatzita edota 943-81 41 21 zenbakira deituta. Kirol Patronatuko bazkide direnek 20 euro ordaindu beharko dute aste bakarrerako izena eman nahi badute, eta 35 bi asteetarako. Bazkide ez direnek, berriz, 30 euro ordaindu beharko dute aste bakarrean parte hartzeko, eta 55 bietarako.

Patinaje ikastaroetako ordutegiak honakoak izango dira:

  • HH5etik LH3ra: 17:30etik 18:30era.
  • LH3tik LH6ra: 18:30etik 19:30era.
  • Helduak: 19:30etik 20:30era.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide