Sanjuandegiko festen egitarauaren barruan, hainbat ekintza antolatu dituzte goiza animatzeko. Bart gaueko ajeari aurre eginez, kirol emanaldiekin eman diote hasiera larunbat goizari Sanjuandegin. 10:30ean hasita xake txapelketa jokatu dute Perez Arregi plazan, eta 11:00tan hasita judo emanaldia egin dute Kimura judo elkartekoek, nahiz eta euriagatik bertan behera utzi behar izan duten.
Musika ere ez da falta izan eguerdi aldera. Udal Musika Bandak rock doinuekin bete du karpa, Led Zeppelin eta The Rolling Stones bezalako taldeen moldaketen kontzertu bat eskeiniz. Karpan jarri dituzten aulki guztiak bete ditu bertaratu den jendeak eta jendetza animatu da poteoa musikaz laguntzera.
Trikiti doinuek sortutako giroa ere ez dira falta izan, trikipintxopoteoa egin baitute 13:30ean hasita, kaleak nahiz tabernak animatuz.
Auzo bazkariarekin jarraitu dute eguna Sanjuandegiko auzokideek Perez Arregi plazan, eta antolatutako egitarauarekin aurrera jarraituko dute arratsaldean zehar. Hona hemen gaurko eta biharko prestatuta dauden ekintzak:
Gaur, larunbata. Auzo Eguna
- 18:30. Txokolatada.
- 19:00. Elektrotxorongo, erraldoiak eta buruhandiak.
- 20:00. Parrillada, Kontseilu Sozialistaren eskutik.
- 20:00. X. Trikitixa emanaldi berezia. Trikifree
- 22:00. Kontzertuak: Street Wise eta Los Zopilotes Txirriaos.
- Ondoren, Tinz DJaren emanaldia karpan.
Ekainak 2, igandea
- 06:00. Txokolatada.
- 07:00. Zezena eta jolasak.
- 09:00. Salda.
- 12:00. Dantzari txikien emanaldia.
- 16:30. Zumba parte-hartzailea, adin guztietako herritarrentzako.
- 18:30. Herri kirol erakustaldia.
- 19:45. Boletoen zozketa.
- 20:00. Mantangorriren agurra.