Sanjuandegiko festak 2024

Dantzari txikiek hartu dute Sanjuandegi goizean

Intza Trula 2024ko eka. 2a, 14:00

Auzoko festen azken egunean, Luis Alberdi Beltzaren dantza eskolako ikasleek emanaldia eskaini dute. 12:00etan hasita, ikasturtean zehar ikasitako dantzak oholtzaratu dituzte familiakoen eta lagunen aurrean.

Sanjuandegiko festak amaierara heltzen ari diren honetan, dantzari txikien txanda izan da gaur goizean auzoan. 12:00etatik hasita, Luis Alberdi Beltzaren dantza eskolako ikasleek emanaldia eskaini dute han, urte osoan ikasitakoa familiakoei eta lagunei erakutsiz. Eguraldia lagun, jende ugari joan da emanaldia ikustera, eta giro bikaina sortu da dantzarien eta herritarren artean.

Arratsaldean hasiko dituzte aurtengo festetako egitarauaren azken ekintzak. Zumba parte hartzailea, herri kirol erakustaldia eta boletoen zozketa egingo dituzte datozen orduetan. 20:00etan agurtuko dituzte aurtengo festak, Mantangorriren agurrarekin.

Hona hemen arratsaldeko egitaraua: 

  • 16:30. Zumba parte-hartzailea, adin guztietako herritarrentzako.
  • 18:30. Herri kirol erakustaldia.
  • 19:45. Boletoen zozketa.
  • 20:00. Mantangorriren agurra.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide