Kontxi arrandegiak jaso du Gipuzkoako Bazkundearen 10 Bitxiak saria

Nerea Uranga 2024ko eka. 3a, 10:59

Kontxi arrandegikoak saria jasotzen.

Azpeitian eta Zestoan saltoki bana du Kontxi arrandegiak, eta 37 urtean egindako ibilbidea saritu nahi izan du Gipuzkoako Merkataritza Bazkundeak.

Kontxi arrandegia saltokiak Gipuzkoako Merkataritza Bazkundearen 10 Bitxiak sarietako bat jaso du. Erakundeak Gipuzkoako hamar saltoki saritu zituen maiatzaren 25ean, eta horien artean Azpeitian eta Zestoan saltoki bana duen Kontxi arrandegia.

Saltokiak Urola Kosta eskualdeari dagokion bitxia jaso zuen. Saria Gipuzkoako Merkataritza Enpresa Sarien ekitaldian banatu zituzten, eta han izan ziren Kontxi arrandegiko ordezkariak. Sariarekin arrandegiaren 37 urteko ibilbidea aitortu dute, eta egunero alboan dituzten bezeroak eskertu dituzte arrandegikoek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide