Sasoiko futbolari aipagarrienak saritu dituzte Lagun Onak Egunean

Mailo Oiarzabal 2024ko eka. 3a, 12:25

Saritutako jokalarien taldeko argazkia. (Lagun Onak)

Federatutako talde guztietako jokalari nabarmenenak eta goleatzaileak saritu zituen futbol klubak zapatuan, 2023-2024 denboraldia agurtzeko.

Lagun Onak Eguna ospatu zuen zapatuan futbol klubak, eta ohi dutenez, denboraldia agurtzeko bazkarian elkartu ziren maila guztietako taldeetako jokalariak, teknikariak, laguntzaileak zein zuzendaritzakoak Kiruri jatetxean.

Eta bazkalondoan, urtero egiten duten gisan, federatutako talde guztietako jokalari nabarmenenak eta goleatzaileak saritu zituen Lagun Onakek. Hau da, hain zuzen ere, saritutakoen zerrenda:

Jokalari onenak

  • Jone Sasieta (Infantil neskak F-8)
  • Enara Ziarsolo (Infantil neskak F-11)
  • Hodei Zabala (Infantil mutilak)
  • Hodei Clavijo (Infantil mutilak A)
  • Hodei Agirrezabalaga (Infantil mutilak B)
  • Aner Korta (Infantil Txiki)
  • Eneko Zabaleta (Infantil Handi)
  • Naroa Altuna (Kadete neskak)
  • Enaitz Korta (Kadete Preferente mutilak)
  • Aitzol Aranguren (Kadete Ohorezko Maila)
  • Jokin Aizpuru (Jubenil Lehen Maila)
  • Eritz Odria (Ohorezko Jubenila)
  • Garazi Gurrutxaga (Emakumeen Gorengo Maila)
  • Aritz Azkue (Gizonen Ohorezko Erregional Maila)
  • Maria Sorazu (Emakumeen Ohorezko Erregional Maila)
  • Alain Arreitunandia (Espainiako Hirugarren Maila)

Goleatzaileak

  • Jare Zubimendi (Infantil neskak F-8)
  • Izaro Sarasua (Infantil neskak F-11)
  • Ohutman Jaoune (Infantil mutilak)
  • Aratz Mendioroz (Infantil mutilak A)
  • Luken Ansoalde (Infantil mutilak B)
  • Luka Areizaga (Infantil Txiki)
  • Hodei Gorrotxategi (Infantil Handi)
  • Ane Chaurreau (Kadete neskak)
  • Luken Sarasua (Kadete Preferente mutilak)
  • Ekain Larrañaga (Kadete Ohorezko Maila)
  • Aritz Azpiazu (Jubenil Lehen Maila)
  • Pello Odriozola (Ohorezko Jubenila)
  • Julene Elustondo eta Malen Zabala (Emakumeen Gorengo Maila)
  • Jon Peña (Gizonen Ohorezko Erregional Maila)
  • Joane Korta (Emakumeen Ohorezko Erregional Maila)
  • Jagoba Erdozia (Espainiako Hirugarren Maila)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide