Azpeitiko Txillarramendi eta Errezilgo Arzallus bailarak ezagutzeko balio duen mendi ibilaldia antolatu dute Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkartekoek zapaturako, ekainaren 8rako.
Azpeitiko plazatik 09:00etan abiatuta, Odria baserrietatik Arroita edo Arauntza eta Sañoa mendiak zeharkatu ondoren, Etumetatik Arzallus bailarara iritsi eta Añua mendia igoko dute Baigerako mendizaleek. Azpeitira itzultzeko autobusa izango dute.
Datorren zapatuko ibilaldian parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aurrez, 685 72 02 72 telefono zenbakira deituta.