Gure Esku-k datozen bi urteetarako dinamika aurkeztu zuen joan den martxoaren hasieran, Bilbon, eta Herri libre bat lelo hartuta fase berri bat hasi zuen, Euskal Herriaren burujabetzaren eta nazio aitortzaren aldeko lanean. Dinamika hori eragile soziopolitikoen eta euskal lurraldeen arteko lankidetzan sakondu nahi dute, eta horren berri emateko eskualdez eskualde bilera irekiak egiten ari da maiatzaren bukaeratik.
Urola Kosta eskualde mailako Gure Eskuren Herri Libre Bat dinamikaren aurkezpena bihar, asteartea, izango da Azpeitian, 19:00etan hasita, Sindikatu Zaharrean. Batzar zabala da eta nahi duten herritar guztiak gonbidatu dituzte bileran parte hartzera.