Eguraldia kaskarra bada ere, zabaldu dute kanpoko igerilekua, eta, aurten gainera, aurreko urteetan baino egun gehiagoz egongo da zabalik: irailaren 29an itxiko dute. Ordutegia ere ohikoa izango da: astelehenetik igandera egongo da zabalik, 11:00etatik 20:00etara.
Prezioei dagokienean, Udal Kirol Patronatuko bazkideek ez dute prezio gehigarririk ordaindu beharko kanpoko igerilekua erabiltzeko. Ohi bezala, nahikoa izango da bazkide txartela sartzeko. Abonu gabeek, berriz, honako prezio hauek izango dituzte:
- 17 urtetik gorakoek: 6,50 euro, eguneko.
- 17 urte artekoak: 5 euro, eguneko.
- Langabetuak, ikasleak eta jubilatuak 4,20 euro, eguneko.
- Hamabost pertsonatik gorako taldeetan: 3,50 euro pertsonako, eguneko.
Dena den, hiruhileko bonuak edo hamar eguneko bonuak egiteko aukera ere izango da, eta modu horretan tarifa murriztuak izango dituzte. Horretarako, Udal Kirol Patronatuarekin harremanetan jarri beharko da 943-81 41 21 telefono zenbakira deituta.