Adinekoen etxe tutelatuen bizikidetza araudia hizpide izango dute ekaineko udalbatzarrean

Mailo Oiarzabal 2024ko eka. 4a, 08:52

Udaletxea.

Gaur egingo dute udalaren hileko ohiko osoko bilkura, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.

Gaur, hilaren 4a, egingo du Azpeitiko Udalak ekaineko ohiko udalbatzarra, 19:00etan hasita. Sei puntuko lan zerrendaren barruan, besteak beste, Biziberri programaren barruan eskaintzen dituzten etxebizitza tutelatuetan bizikidetza arautzeko oinarriak onartuko dituzte, hala badagokio.

Hau da gaurko osoko bilkuraren lan zerrenda osoa:

  1. Udalbatzak 2024ko maiatzaren 7an egindako bilkuraren akta onartzea.
  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Azpeitiko Udalaren eta Azpeitia Berritzenen arteko lankidetza hitzarmena, informazio partikularrari eta espezializatuari eta herritarrei bitarteko elektronikoen erabileran laguntzeari buruzkoa, etxebizitza babestuen eta zuzkidura bizitokien eskatzaileen erregistroari lotutako hainbat prozedurari dagokienez.
  3. Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak gauzatzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoen ordenantza arautzailearen aldaketa: Azpeitiko adinekoentzako ostatu zerbitzua.
  4. Biziberri programaren barruan eskaintzen diren etxebizitza tutelatuetan bizikidetza erreglamendua onartzea.
  5. Alkatetzak 2024ko apirilean emandako ebazpenen berri ematea.
  6. Galdera eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide