Erorikoak saihesteko hitzaldia antolatu du Baigerak biharko

Intza Trula 2024ko eka. 4a, 10:00

Erorikoak sahiesteko hitzaldia antolatu du Baigerak. (Artxibokoa)

16:30ean izango da hitzaldia, Baigerako aretoan. Erorikoak nola saihestu izenburupean antolatutako hitzaldian Osakidetzako teknikariek emango dituzte azalpenak.

Erorikoak nola saihestu izenburupean hitzaldia antolatu du Baigerak biharko. Osakidetzako teknikariak izango dira erorikoak saihesteko azalpenak emango dituztenak, eta Baigerak interesa duen oro gonbidatu du saiora. Bihar, asteazkena, 16:30ean izango da, Baigerako aretoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide