Ikasturtea agurtzeko Gaztelekuak antolatutako ekintzetan lehenengoa egingo dute bihar

Intza Trula 2024ko eka. 5a, 12:30

Jarduera bereziak antolatu ditu Gaztelekuak ikasturtea agurtzeko.

Ikasturte amaierako ekintza bereziak antolatu ditu Gaztelekuak datozen egunetarako: ping pong txapelketa jokatuko dute bihar, hain justu. Datozen jolasak, txapelketak eta tailerrak ekainaren 14ra bitartean egingo dituzte, eta parte hartzeko beharrezkoa da lehenago galdetegi bat betetzea.

Ikasturtea amaitzear den honetan, jolaserako eta ondo pasatzeko ekintza bereziak antolatu ditu Gaztelekuak datozen egunetarako. Bihar, osteguna, ekingo diote egitarauari, ping pong txapelketarekin. Gainerako jolasak, txapelketak, eta tailerrak ekainaren 14ra bitartean egingo dituzte, eta parte hartu nahi dutenek honako galdetegia bete beharko dute aurretik. 

Hori horrela, ikasturtea lagunartean agurtu nahi dutenek sukaldaritza eta nutrizio tailerrean, futbito txapelketan, pala txapelketan, Erronkonkis jolasean, eta Gaztelekuko azken egunean parte hartu ahal izango dute.

Honakoa da datozen egunetarako jolasen egitaraua:

Bihar, osteguna

  • Pin Pong txapelketa.

Etzi, ostirala

  • Nutrizioa eta sukaldaritza tailerra.

Ekainak 8, larunbata

  • Pala txapelketa.

Ekainak 11, asteartea

  • Erronkonkis jolasa.

Ekainak 12, asteazkena

  • Futbito txapelketa.

Ekainak 14, ostirala

  • Gaztelekuko azken eguna.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide