Joan den zapatuko Erretz Txapelketarekin motorrak berotuta, bihar ekingo diote Elizkalean aurtengo Korputz jaien egitarau nagusiari. Juan Antxieta musika eskolakoen kalejirarekin hasiko dituzte aurten ere festak, 18:00etan, eta kalean hildakoen aldeko meza egingo dute jarraian parrokian.
Musika, kantua eta dantza nagusi direla, hiru egunez, hainbat ekitaldi izango dituzte aukeran kaletarrek eta hara joaten direnek. Hona hemen egitaraua:
Bihar, osteguna
- 18:00. Jaien hasiera, Juan Antxieta musika eskolako gaztetxoen kalejira.
- 19:00. Meza, kaleko hildakoen alde.
Etzi, ostirala
- 18:00. Juan Antxieta musika eskola gaztetxoen kalejira.
- 19:30. Kantu Jirakoen kalejira.
- 20:30. Jauregi eta Garazi trikitilariekin erromeria.
Ekainak 8, larunbata
- 13:00. Itsasi taldeko dantzarien saioa.
- 19:30. Trikirilariekin kalejira.
- 20:00. Lagunarteko afaria, Main tabernan. Afarirako izena tabernan bertan eman behar da.
- 22:30. Imuntzo eta Beloki trikitilarien emanaldia.
- 00:00. Zozketako zenbaki irabazlea aterako dute.