Sanjuandegiko festak 2024

Sanjuandegiko festen lehiaketak badu irabazlea

Erredakzioa

Mantangorri lehendabizikoz noiz atera zuten galderari ondo erantzun dituzten herritarren artean Gukaren udako produktu sorta eta Azpeitia Gukarako urtebeteko harpidetza digitala zozkatu ditu Uztarria Gukak. 

Sanjuandegi auzoak bere festak ospatu ditu, eta jaien harira, Azpeitia Gukak zozketa antolatu du. Hala, Mantangorri lehendabizikoz noiz atera zuten galderari ondo erantzun dituzten herritarren artean Gukaren udako produktu sorta eta Azpeitia Gukarako urtebeteko harpidetza digitala zozkatu ditu Uztarria Gukak. 

Orotara, 83 lagunek parte hartu dute lehiaketan, eta erantzuna (2010ean atera zuten) asmatu dutenen artean zozketa eginda, Iñaki Odriozola izan da garailea. Haren emazteak dagoeneko jaso du saria. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide