Urrestillara bizikletan irteera antolatu dute Jostarratz egitasmoaren barruan

Intza Trula 2024ko eka. 5a, 16:00

Urrestilla, kanposantutik aterata. (Mailo Oiarzabal)

Ekainaren 10ean, astelehenez, egingo dute irteera, baina parte hartzeko izen ematea etzi, ostirala, itxiko da. HH5etik LH6ra bitarteko haurrek eta beraien gurasoek parte hartu ahal izango dute.

Bizikletaren gainean agurtuko dute ikasturtea Jostarratz egitasmoan. Izan ere, datorren astelehenean, hilaren 10ean, Urrestillara bizikleta irteera antolatu dute Udaleko Gazteria Sailak, herriko ludotekekin eta Bertan merkatari elkartearekin elkarlanean, eta joan nahi dutenek ostiralean izango dute izena emateko azken eguna, lotura honetan. 

HH5etik LH6ra arteko haurrek eta beraien gurasoek parte hartu ahal izango dute irteeran, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, lau haurreko heldu batek eman beharko du izena. Halaber, bost urtetik beherako anai-arrebek ere parte hartu ahal izango dute. 

Hori hala, hilaren 10ean, 16:00etan, Betharrameko patioan elkartuko dira bizikletak hartuta, eta itzulera 19:00etan egingo dute.

Jostarratz egitasmoa herriko haurrei eta helduei aisialdirako espazioak eskaintzeko eta euren artean harreman parekideak sustatzeko asmoarekin abiatu zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide