Txistularien doinuekin hasi dira Korputzak ospatzen Elizkalean

Mailo Oiarzabal 2024ko eka. 6a, 18:26

Musika eskolako txistulariak kalejiran, gaur, Elizkalean. (Nerea Uranga)

Juan Antxieta musika eskolako txistularien kalejirarekin hasi dituzte aurten ere festak. Hildako kaletarren aldeko meza izango dute gaurko beste hitzordua, eta ostiralean eta zapatuan jarraituko dute ospatzen.

Elizkaleko Korputz jaiak martxan dira. Juan Antxieta musika eskolako txistulariak izan dira aurten ere ostegun arratsaldeko kalejirarekin festen lehen ekitaldia osatu dutenak; 18:00etan hasita, kalean gora eta behera ibili dira txistulariak.

19:00etan parrokian egingo duten hildako kaletarren aldeko meza izango dute gaurko beste hitzordua, eta ostiralean eta zapatuan jarraituko dute Korputzak ospatzen. Hau da biharko eta etziko festa egitaraua:

Bihar, ostirala

  • 18:00. Juan Antxieta musika eskola gaztetxoen kalejira.
  • 19:30. Kantu Jirakoen kalejira.
  • 20:30. Jauregi eta Garazi trikitilariekin erromeria.

Etzi, larunbata

  • 13:00. Itsasi taldeko dantzarien saioa.
  • 19:30. Trikirilariekin kalejira.
  • 20:00. Lagunarteko afaria, Main tabernan. Afarirako izena tabernan bertan eman behar da.
  • 22:30. Imuntzo eta Beloki trikitilarien emanaldia.
  • 00:00. Zozketako zenbaki irabazlea aterako dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide