Udalbiltzak, Euskal Herriko udal eta hautetsien biltzarrak, zazpi kide berri onartu zituen atzo Iturmendin (Nafarroan) egin zuten ez ohiko kontseilu nagusian, eta partzuergora batu diren udaletako bat da Azpeitikoa. Leire Goenaga, Aitor Larrañaga eta Ander Larrañaga zinegotziek parte hartu zuten atzoko bilkuran.
Maiatzeko udalbatzarrean onartu zuen Azpeitiko Udalak Udalbiltzaren kide egitea, udal gobernua osatzen duten EH Bilduren ordezkarien aldeko botoekin eta oposizioan dagoen EAJren abstentzioarekin.