Elizkalean bestela ere ez da girorik falta azkenaldian, baina egunotan musika eta dantza nagusi dira, herenegun hasi eta gaur gauean bukatuko diren Korputz jaiak tarteko.
Ohi dutenez, kantuan eta dantzan ospatzen ari dira, izan ere, festak Elizkalean. Atzo arratsean Kantu Jira taldekoak ibili ziren kalejiran, eta gaur eguerdian Itsasiko dantzari txikien txanda izan da; Elizkalean eta Plaza Txikian aritu dira dantzan Itsasiko gaztetxoenak.
Arratsaldean atseden hartuta, iluntzean ekingo diote berriro festari Elizkalean. Hauek dituzte aurretik, aurtengo korputzak agurtu baino lehen:
- 19:30. Trikirilariekin kalejira.
- 20:00. Lagunarteko afaria, Main tabernan. Afarirako izena tabernan bertan eman behar da.
- 22:30. Imuntzo eta Beloki trikitilarien emanaldia.
- 00:00. Zozketako zenbaki irabazlea aterako dute.