Ingurumenaren Munduko Egunarekin bat eginez, hondakin garbiketa kolektiboa egin zuten atzo goizean Landetako industrialdean, Azpeitiko Ekoetxeak, udalak eta Urola Bizirik natur taldeak antolatuta. Deialdira batu ziren lagunek "gogotsu" aritu ziren garbiketa lanetan, eta guztira, 90 kilo zabor bildu zituzten eremu horretan; hau da, 7,2 metro koadro lurzoru garbitu zituzten guztira, antolatzaileen esanetan. Garbiketa lanak amaituta, hamaiketakoa egin zuten parte hartzaileek, eta solasaldirako tartea ere izan zuten orduan.
(Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)