Biharko Izarrak txapelketa irabazi du Iker Egigurenek

Mailo Oiarzabal

Loza eta Iker Egiguren, Biharko Izarrak txapelketan irabazitako garaikurrekin. (Utzitakoa)

Azpeitiko pilotariak eta Lozak 22-8 garaitu zituzten Apezetxea eta Landa Mallabiko txapelketaren finalean.

Biharko Izarrak txapelketa irabazi du Iker Egigurenek. Esku pilotan afizionatuen mailan jokatzen den entzutetsuenetakoa de Mallabian (Bizkaia) jokatzen den txapelketa, baita formatu berezienetakoa duena ere, bikoteak aldatuz joaten baitira txapelketan zehar.

Aurrelari azpeitiarrak Loza izan zuen bikotekide herenegun jokatutako finalean, eta alde handiarekin irabazi zieten Apezetxeari eta Landari, 22-8.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide