Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024

Herritarrak ari dira botoa ematen Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan

Mailo Oiarzabal 2024ko eka. 9a, 12:16

Tantaka ari dira boto emaileak hauteskunde mahaietara joaten. 20:00etan itxiko dituzte mahaiak, baina lehen emaitzak 23:00etan hasiko dira ematen. Azpeitian 11.375 dira botoa ematera deitutakoak.

Gaur, maiatzak 9, Europako Legebiltzarra berritzeko hauteskundeak egiten ari dira. 09:00etan gorabehera aipagarririk ireki dituzte hauteskunde mahaiak Azpeitian, eta ilara luzerik sortu gabe ari dira herritarrak botoa ematen, tantaka.

720 eurodiputatu izango dira Europako Parlamentua osatuko dutenak; aurreko legegintzaldian baino hamabost gehiago. Hala, Euskal Herriko herritarrek Espainiako Estatuko 61 eurodiputatuen eta Frantziako Estatuko 81 diputatuen artean izango dituzte ordezkariak.

Guztira, Europako Batasuna osatzen duten 27 herrialdeetako 450 milioi herritar inguru daude bihar bozkatzera deituta; Azpeitian, 11.375 dira gaurkoan botoa ematera deituta daudenak. 20:00etan itxiko dituzte mahaiak, baina emaitzak ohi baino beranduago emango dituzte, herrialdeen arteko ordu desberdintasunak tarteko. Zenbaketaren datuak 23:30erako jakinaraziko dituzte. Lehen parte hartze datuak, berriz, bazkalondoan emango dituzte. Horiek, eta gauean zenbaketa datuen infografiak, emango ditu Gukak bere webguneetan gaur. Hauteskundeen inguruko albiste landuagoak, berriz, bihar izango dira ikusgai.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide