Orkatz kultur elkarteak 31 urte beteko ditu, eta urtemuga ospatzeko askotariko ekintzak antolatu dituzte beste urte batez. Ostegunean, ekainaren 13an, hasiko dira ekintzekin, eta larunbatean borobilduko dute egitaraua.
Ostegunean poteo berezia egingo dute, urdaiazpiko mozketarekin. Ostiralean, Orkatzen urteurrenetako hitzorturik ohikoena egingo dute, bertso saioa. 22:00etan hasita, kantuan ariko dira Sebastian Lizaso, Eli Pagola, Joanes Illarregi eta Amets Arzallus bertsolariak.
Larunbata, hilak 15, izango da egunik potoloena. Egun horretan, goizean batzarra egingo dute 10:00etan hasita. Ondoren, 12:00etan txupinazoa botako dute, eta 14:30ean bazkaria izango da. Arratsaldean jarraituko dute festarekin. 18:00etatik aurrera, DJ emanaldia egingo dute. Hain zuzen, zuzenekoa eskainiko du Aibofobiak Orkatz atarian. Gauean kontzertuek itxiko dute egitaraua. 22:00etan hasita, Haizkan eta Kaxkatu musika taldeen emanaldia izango da Orkatzen bertan. Kaxkatuk Negu Gorriak eta Kortatu taldeen bertsioak egiten ditu.
Hona hemen Orkatzen 31. urteurreneko egitaraua, osorik:
Ekainak 13, osteguna:
- Poteo berezia, urdaiazpiko mozketaz.
Ekainak 14, ostirala:
- 22:00etan, bertso saioa: Sebastian Lizaso, Eli Pagola, Joanes Illarregi eta Amets Arzallus.
Ekainak 15, zapatua:
- 10:00etan, batzarra.
- 12:00etan, txupinazoa.
- 14:30ean, bazkaria.
- 18:00etan, DJak Orkatz atarian. Zuzenekoan, Aibofobia.
- 22:00etan, kontzertuak: Haizkan eta Kaxkatu (Negu Gorriak eta Kortaturen bertsioak)